Baionako portua azkarki lanean ari. Horren adierazle ? Landesetako laminagailu ola                                     

Landesetako laminagailu edo ijezkailu lantegiak itsas fletearen bere apustua aitzina eramaten du beraz, 2019ko abuztuan hasitakoa, jadanik Maghreberako bururatua. Hautu hori zein burdinbidezko fletearena enpresaren senan datza, Aturri eskuinaldean, Tarnoseko herrian, jardueraren hasieratik (ezen Baionako portua Landesetan, Tarnosen, nolaz Pirineo atlantiarretan zabaltzen den, Bokalen, Baionan eta Angelun). Itsas zabalerako atea dute portua. Eta handik hurbil (oren laurden bat) Mugerreko nazioarteko fletegunea, Frantziara eta Europarako bidea. Horrela Italiako Turin herrialde industrialara burdinbide eta errepideen bitartez lehenengo xaflen igortzea bururatu dute apirilaren 22an. Operazioa laudatu dute El Canal maritimo (Katalunia) zein Ship 2 Shore (Italia) garraio gaietan aldizkari berezituek.
 

Enpresaren sarrera Tarnosen / © Jon Prieto 2020
Enpresaren sarrera Tarnosen / © Jon Prieto 2020

2018tik indarrean eman politika bat, gaur egun antza, frantses gobernuaren nahikundearekin bat egiten duena : deskarbonatua den ekonomia batena alegia, gehiago oraino, Covid 19 deitu osagarri krisi  biharamunerako. Goizean, France Inter irratiko 7-9 berrisailan Bruno Lemaire Ekonomia ministrariak berriz adierazi duen bezela, Léa Salamé eta Nicolas Demoranden mikro aitzinean.

Landesetako laminagailu olan 70 langilek lana egiten dute. 2018an, 40 bat ziren. Krisia izanikan ere, bertako zuzendariak, Gipuzkoarra den Inazio Fachadok bere helburuei eusti nahi die : aurten, %15 zein 20az ekoizpenaren emendatzea, eta hemendik urtearen bukaera arte lan postu zonbaiten sortzea. Hamar bat lankide berri hartzea posible iruditzen zaio. Urtekal, fabrikaren produkzio gaitasun orokorra 500.000 tonakoa baita. Enpresaren handitzea aurreikusia da ere bai epe ertainez.

Hemendik urte bukaera arte 10 lan posturen sortzea oraindik posible dela pentsu dut. 
Nahiz Coronavirusaren krisia jasan,
bezero oroen eskaerak gogobete ditugu.
Lan talde guziak mobilizatu dira.
Inazio Fachado, Landesetako laminagilu olako zuzendaria 
 

Xaflen kargartzea / © Jon Prieto Xaflen kargartzea / © Jon Prieto
Xaflen kargartzea / © Jon Prieto

Zer ekoizten da lantegi honetan ?

Enpresako lehen gaia den totxo lauak, 25 tonatako altzairu mokorrak Landesetako laminagailu lantegira ontziz heltzen dira. Altzairu mokorrak bertan lantzen, talotzen edo zapaltzen dira, laminatzen alegia, lodiera ezberdindun txapa edo xafla erdiesteko eta bezeroen eskaerei erantzuteko : eraikuntzarako altzairuak, ontziolentzako altzairuak, altzairu tenplatuak, haize errotentzako egiturentzako xafla gogorrak eta abar.   
Hierros Añon galiziar taldeak (Espainia) Tarnoseko guneko akziodun nagusia dugu (%60). Suizako taldeak, Sipro Stahl %40ak dauzkan bigarrena dugu. Baionako portuan kokatzeko proiektua 2010an hasi zen, eta lehenengo xaflak, 2018an ekoizten hasi ziren bertan. 2019an, 25 milioi eurotako diru sartzea edo negozio kopurua egin zuten (abantxu 11 miliun 2018an). Enplegu eta aktibitatearen hazkundea, osagarri krisiak trabatzen ez duena.  Edonon bezela, egokitu dira : urruntasun jestuen ikastea, masken eramatea, gel hidroalkolikoaren erabilpena eta lan antolaketa. Produkzioa bitan egiten da : 14:00etatik 22ak arte eta 22:00etatik 6ak arte.

Gaurko kargatze lanek Baionako portuko 10 maneiu langile mobilzatu ditu : 4 kaian, 4 sotoan, operazioak gainbegiratzen dituen apainlari 1, eta kargak garraiatzen dituen karista 1, Baionako portuan ontzien karga-deskarga lanetan ari diren Bergé Maritima eta Sometra enpresa berezituetako langileak. Eta azkenez, garabilari 1.

Lady Debora untzia Baionako portutik 17:00etan abiatu da.
 

Baionako portuko garabi berria / © Jon PrietoBaionako portuko garabi berria / © Jon Prieto
Baionako portuko garabi berria / © Jon Prieto

[ad2]

Source France 3 Région

L’immobilier recrute ! Devenez négociateur immobilier ou partager l’info…

[ad2]

Source

L’immobilier recrute ! Devenez négociateur immobilier ou partager l’info…